Lanak aurkezteko azken eguna apirilak 24a izango da (13:00ak baino lehen). Herritarrek internet bidez bozkatzeko aurkera izango dute apirilak 24etik (arratsaldeko 15:00etatik aurrera) 27ra bitartean.

Hauek dira lehiaketaren oinarriak:

  1. Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte.
  2. Azaleko irudiak 24 x 34 zentimetroko neurria izango dute, eta formatu bertikala.
  3. Azaleko irudiak paperean inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean aurkeztuko dira. Era berean, irudiaren kopia digitala CD informatiko batean ere aurkeztu beharko da.
  4. Teknika librea erabili ahal izango da.
  5. Azalak ondorengo testua eraman beharko dute nahitaez: PENTEKOSTE JAIAK 2015 BERGARA.
  6. Lehiaketa honetara aurkeztutako lanak orijinalak izango dira, egileak berak sortuak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean inoiz aurkeztu gabeak. Bergarako Udalak plagioa egon denaren zantzurik ikusten badu, sortutako kalteen aurrean kalte-ordainak eskatu ahal izango dizkio plagioaren egileari.
  7. Lehiaketako irabazleak 400€ko balio duten bonoak  eskuratuko ditu, Bergarako komertzio-guneetan trukatzeko. Saria eman gabe ere geldi daiteke, epaimahaikoek gutxieneko kalitaterik ez dagoela uste badute.
  8. Udalak egoki ikusiz gero, aurkeztutako irudi guztiekin erakusketa antolatu ahal izango du.
  9. Azalak ez dute egilearen nortasuna agerian utz dezakeen ezer edukiko. Atzealdean lelo bat dutela aurkeztuko dira irudiak. Gutun azal itxi batean leloa kanpoan eta  egilearen datuak barruan jarriko dira. Era berean, gutun azal itxi horretan ondorengo dokumentua ere sinatu beharko du irudiaren egileak: Nik, (egilearen izen-abizenak) eta NAN zenbakia (zenbakia) dudanak, zin egiten dut kartel lehiaketa honetara aurkeztutako lana originala dela, eta beste lehiaketaren batera inoiz aurkeztu gabea (egilearen sinadura).
  10. Azalak Bergarako Kultura Etxean (Errotalde jauregia z/g, 20.570 BERGARA, (Gipuzkoa) aurkeztuko dira, apirilak 24, 13:00ak baino lehen.
  11. Epaia jakitera ematen den egunean jakinaraziko da epaimahaia nortzuk osatu duten. Halere, herritarrek ere izango dute bozkatzeko aukera http://www.bergara.eus/ helbidean. Herritarrek emandako bozkek %40 balioa izango dute. Herritarrek apirilaren 24etik (arratsaldeko 15:00etatik aurrera) apirilaren 27ra bitartean bozkatu ahal izango dute.
  12. Epaimahaiko kideek hartutako erabakia aldaezina izango da.
  13. Saritu gabe gertatu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean jaso ahal izango dira, baldin eta erakusketarik eginez gero. Azalen irudiarekin erakusketarik egin ezean, jaiak hasten direnetik kontatzen hasita hilabeteko epean jaso beharko dituzte lanak egileek. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, pentsatuko da ez dituztela aintzakotzat hartzen, eta Udala horietaz libreki baliatu ahal izango da. Era berean, ez da erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko.
  14. Saritutako lanaz Bergarako Udala jabetuko da, eta argitaratzeko, eraldatzeko, zabaltzeko eta abarrerako eskubidea izango du.
  15. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea.

 

Arloa: