Kale-garbiketako 5 peoi espezialista kontratatzeko deialdia dela-eta, deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkeztu dutenei jakinarazten zaie irailaren bukaerara arte ez dela prozesuarekin jarraitzeko erabakirik hartuko, ez onartutakoen zerrendarik onartuko, ez beste inolakorik; eta prozesuaren inguruko hurrengo iragarkia urriaren hasieran argitaratuko dela, bai udaleko iragarki taulan, bai Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta baita Bergarako Udalaren web-orrian ere.