Gogorarazi nahi da, abiapuntua Zarautz eta helmuga Vitoria-Gasteiz, Arrasate, Aretxabaleta, Bergara, Eskoriatza edo Soraluze duten bidaietarako txartelak erosteko modua aldatu dela. Txartela, beranduenik ere, zerbitzua Donostiatik atera baino 30 minutu lehenago erosi beharko da nahitaez. Internet bidez ez ezik, doako telefono zenbaki batera deituta ere hartu ahal izango dira

Abiapuntua Zarautz duten bidaietarako txartela erostea: Donostiatik atera baino 30 minutu lehenago.

1.- Internet bidez.

- Sartu www.pesa.net web-orrian (bidaia-txartelak) eta jarraitu hango jarraibideak.

- Eskueran izan banketxe txartela eta, baldin baduzu, baita Mugi edo Lurraldebus txartel pertsonalizatua ere, dagokizun deskontua egiteko.

- Geralekura joan txartela inprimatuta edo, bestela, erreserba-zenbakiarekin.

 

2.- Doako telefonoaren bidez (900 12 14 00).
(ordutegia: 07:30-21:30, astelehenetik igandera)

- Deitu eta eskatu txartela Zarauztik nahi duzun lekura joateko, eta jarraitu operadoreak emandako jarraibideak.

- Eskueran izan banketxe txartela eta, baldin baduzu, baita Mugi edo Lurraldebus txartel pertsonalizatua ere. Txartel horien zenbakia eskatuko dizute txartela erosteko.Erosketa amaitutakoan, erreserba-zenbakia emango dizute telefonoz, posta elektronikoz edo zuk nahi duzun telefonora bidalitako SMS bidez.

- Geralekura joan txartela inprimatuta edo, bestela, erreserba-zenbakiarekin.

 

Informazio eta baldintza gehiago www.pesa.net web‑orrian.