Ardo dastaketa ikastaroa izango da Uberako soziedadean Mikel Garaizabalek zuzenduta, datorren irailaren 10ean. Ikastaroan parte hartzeko Udaleko Kultura zerbitzuan eman beharko da izena, eta 3 euro ordaindu beharko da bertan parte hartzea. Ikastaro hori Eusko Jaurlaritzako HAZIk babestuta egingo da. Informazio gehiago behar duenak honako telefono honetara dei dezake: 943 77 91 59.