Dagoeneko amaitu da Bergarako Udaleko 2016ko egutegiaren kaleko banaketa. Egutegiak kasurik gehienetan buzoietan laga dira eta beste batzuetan atarian pilatxoan. Etxebizitza bakoitzerako bana utzi da baina edozein arrazoirengatik egutegi gabe geratu direnek edo ale gehiago nahi dituztenek Udaltzaingoan jaso ahal izango dituzte abenduaren 15etik aurrera.

Baserri-auzoetako banaketa auzo-alkateek egingo dute datozen egunetan. Auzo-alkaterik ez duten auzoetako bizilagunek, berriz, Udaltzaingora etorri eta bertan jaso ahal izango dituzte.