Agorrosin Guneak kiroldegiko araudia zuzen betearaziko duela aurreratu du otsailetik aurrera. Honela, astelehenetik hasita, elkarbizitzarako eta errespeturako beharrezkoa diren arau eta gomendioak betetzeko neurriak hartuko dira; “Agorrosinen 1000 lagun inguruk egiten dugu bat egunero. Horrenbeste lagun elkartzen den lekuetan arauak egotea eta horiek errespetatzea ezinbestekoa da elkarbizitzarako eta errespeturako”, agertu du Kirol sailak.

Azken hilabeteetan izan diren arau-hauste txikiak ugariak izan dira; aldagela eta takilen erabilpenean, uraren kontsumo arduratsuan, gimnasioko makinak izerdiaz ez bustitzeko esku-oihala ekartzeko edota pisuak erabili ostean bere lekura itzultzeko, lasterketarako erabilitako zapatila lokaztuekin ez sartzeko, banketxeetan zerbitzuen ordainketa helbideratu gabe dutenei ordainketa epe barruan egiteko … “Ustez txikiak diren arau-hauste horiek zailtasun handiak eragiten dituzte antolaketan eta erabileran. Horregatik, otsailaren 1etik aurrera, eta guztion hobe beharrerako, araudia eta erabilera gomendioak zuzen eta egoki betearaziko “.