Zurradero kalean asfaltatze lanak hasiko dira datorren otsailaren 15ean. Lanek 3 egun iraungo dituzte, baina herri barruko trafikoan aldaketa nabarmenak izango dira egun horietan.

Modu honetan, Ibargarai kalea Palmerako errotondan moztuko da eta handik erdigunera doan trafiko guztia, Arrizuri eta Artekaletik desbideratuko da. Era berean, Matxiategi aldetik doan trafikoa, Ibargarai kaletik kontrako norabidean desbideratuko da.

Azkenik, asfaltatze lanek irauten duten egun horietan, Pesako autobusek geltoki bakarra izango dute, Torrekoakoa hain zuzen ere.