Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzatik euskararen erabilera sustatzeko sortu duten irudia (Euskararen txantxangorria) erabiltzeko eta zabalpena emateko gonbita jaso du Bergarako Udalak.

Txantxangorriaren irudiaren bidez euskararen erabilera zabaldu nahi da eremu publikoetan.

Bergarako Udalak ere bat egin du kanpainaren helburuekin eta txantxangorriaren irudia erabiliko du webguneetan, sare sozialetan eta udal eraikinetan. Bide batez, udalarekiko harremanetan ere euskara erabiltzeko gonbidapena egin nahi zaie herritar guztiei.

 

Eranskinak: 
Arloa: