Urtean guztian zehar, hainbat dohaintza jasotzen dira Liburutegian eta horrela zenbait liburu errepikatuta daude.  Hori dela eta, apirilean zehar, liburutegiko erabiltzaileen esku izango dira  eta nahi duenak eskuragarri ditu bertan.

Aldi berean, apirilaren 8tik 22ra (biak barne) bitartean liburu edota dokumenturen bat maileguan hartzen duten erabiltzaileen artean e-readerra zozketatuko da. Zozketa apirilaren 23an egingo da.

 

Beste zenbait ekintza

Apirilak13

Club de Lectura

Joaquin Bergesen “Vive como puedas” liburuaren inguruko solasaldia

Ordua: 18:00etan.

 

. Apirilak 21, osteguna

Haurrentzako ipuin kontaketa:

Maite Franko ipuin kontalariarekin

Eskola ordutan, hiru saio 5. mailakoekin:

- Goizeko 09:15etan San Martin Agirre eskola

- Goizeko 11:00etan Mariaren Lagundia

- Arratsaldeko 15:00etan  Aranzadi ikastola

 

Apirilak 22, ostirala

Belen Azkarateren “Altxoarraren kutxa ireki nuenean” liburuaren inguruko solasaldia.

Ordua: 18:00

 

Apirilak 26, asteartea

Helduentzako ipuin kontaketa:

Dorleta Kortazarren “Ezpain gorriak”, euskaraz

Ordua: 19:30

 

Apirilak 27, asteazkena

Irakurketa Kluba

Juan Martin Elexpururen “Hamaika Ipuin” liburuaren inguruko solasaldia

Ordua: 18:00etan

Arloa: