Atzo gauean, 00:00ak aldera, Kruz Gallastegiko edukiontzi urdinari su eman zioten eta bizilagun batzuk itzaltzen saiatu ziren arren, ezin izan zuten. Azkenean, suhiltzaileek lortu zuten sua itzaltzea baino edukiontzi urdina eta horia erre ziren.

Hipotesi ezberdinak aztertzen ari da Ertzaintza baino esandakoaren arabera  ziurrenik pertsona baten ekintza izan daiteke, “intentzioz” eginikoa. Era berean, gertatutakoak edukiontzien ezarpenarekin zerikusirik ez lukeela izango adierazi zuten.

Udalak horrelako ekintzak penagarritzat jotzen ditu eta aurrerantzean horrelakorik ez gertatzea espero da.