Goizeko lehen orduetan sor daitezkeen zaratak ekidite aldera, Udalak iganderoko kale garbiketa zerbitzua ordu erdi atzeratzea erabaki du. Horrela, goizeko 6etan hasi beharrean, udal langileak goizeko 6:30ean hasten dira dagoeneko herriko kaleak garbitzen eta, ondorioz, amaitu ere ordu erdi beranduago egiten dute orain, 12:00etan, hain zuzen.

Bolun ere garbiketa zerbitzu berezia

Bolu auzoko etxebizitzen arteko arkitektura berezia kontuan izanik, bi astetik behin kale garbiketa zerbitzu berezi bat eskainiko da bertako guneak garbitzeko.  (eskilarak, arkupeak, etxeen arteko patioak…).