Atzo, astelehena, ekaineko osoko bilkura egin zuen Bergarako Udalak eta besteak beste, Udal pilotalekuko tabernaren ustiaketa adjudikatzeko prozedura irekitzea eta Alde Zaharra berpizteko plangintza onartu ziren.

Modu honetan, Fraiskozuri pilotalekuko taberna eta instalazioen kontrola ustiatzeko lehiaketa irekitzea ho batez onartu zen. Proposamenak uztailaren 7ra bitartean aurkez daitezke eta horretarako, Bergarako Udal Erregistrora jo beharko da, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etarako ordutegian. Lehiaketako pleguak kontsultatu hemen: c1604457.pdf

Bestalde, Alde Zaharra biziberritzeko konpromisoa hartu zuen Udalak, EAJ eta PSE-EE taldeen aldeko botoei esker. Alde Zaharra berpizteko plangintzan, Udal Gobernuak Bedelkar eta bere Bergarabizi egitasmoarekin lanean jarraitzea edota erdiguneko lehentasunak kontutan hartzea berretsi ziren. Hona hemen onartutako dokumentua: alde_zaharra_berpizteko_mozioari_eajk_aurkeztua_mozio_alternatiboa-1.pdf

Honez gain, Udalbatzak ondorengo puntu hauek ere aho batez onartu zituen:

  • Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza hitzarmena sinatzeko proposamena, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko.

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuarekin hitzarmena udal erroldaren datuak egiaztatzeko.

  • Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza-hitzarmena “EMSIME” web bidez kudeaketa museografikorako eta informazioa trukatzeko aplikazioa batera ustiatzeko oinarriak finkatzeko.

  • Bosgarren sektoreko industrialdearentzako eta bertan sortuko den kale berri batentzako izen proposamena.

  • 2017. urterako Ondasun Higiezinen gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketa proposamena.

  • Frackingaren inguruan herri borondatea defendatzeko mozioa.