Uztailak 18rako, astelehena, bero handiak iragarri dituzte eta horregatik, Kirol zerbitzuak igerilekuaren ordutegia luzatzea erabaki du egun horretan. Honela, Agorrosineko igerilekua 23:30ak arte zabalik izango da. Arduradunek agertu dutenez, inguruko argiteria piztuko da gauean zehar urarekin jolastu eta freskatu ahal izateko. Era berean, jolas-igerilekua erabili ahalko da bakarrik; gainontzeko instalazio eta zerbitzuak itxita egongo dira. Gainera, erabiltzaileentzako berdeguneko aldagelak zabalduko dira.

Arloa: