Debagoieneko Mankomunitateak urteko lehen bost hilabeteetako datuak argitaratu berri ditu. Bergarako datuak oso baikorrak izan dira eta adibidez, maiatzeko bilketa maila %83,81koa izan da. 2016ko batezbestekoa, aldiz, %82,47koa izan da. Kontutan hartzekoa da azken urteetan izandako bilekaera, izan ere, 2014 urtean %79,23ko bilketa tasa zegoen eta azken hilabeteetan, %82,47ra igarotzea lortu da (2015ean, bilketa mixtoarekin, %80,97ko tasa lortu zen). "Ez dugu inoiz horrelako gaikako bilketa maila alturik izan eta oso pozik gaude. Sistema aldaketak erosotasuna ekarri die bergararrei eta horrek datuek gora egitea eragin duela uste dugu. Herritarren lana goraipatu behar da eta eskerrak eman behar zaizkie lortutako emaitzengatik" agertu du Elena Letek.