Informazio Bulegoa herritarren zerbitzura

Informazioa behar duzu hondakin bilketa selektiboaz? Zure egunerokoan nola eragingo dizun zalantza duzu? Proposatutako ordutegi eta bilketa egunak ez dira egokiak zuretzako?

Hondakin bilketa sistema berriaren inguruan duzun edozein zalantza argitzeko Hondakinen Bilketa Selektiborako Informazio Bulegoa daukazu eskura. Bertan lan egiten duten informatzaileak, Olatz, Maialen, Asier eta Ane, herritarroi laguntzeko eta aholkua emateko prest daude.

Euren laguntza behar izanez gero Udaletxeko beheko solairuan, sarreran bertan, dagoen bulegora jo dezakezu edota emailez zein telefonoz kontaktatu.

Gogoratu, Informazio Bulegoko langileak herritarroi lagutzeko daude! Beraz, hurbil zaitez askatasun osoz eta ez izan zalantzarik zerbitzu hau erabiltzeko.

Ordutegia

  • Astearte eta ostegunetan 9:00etatik 13:00etara

Kontakturako bideak