Pertsona bat jaiotzen denean, horren berri jasota uzten da erregistroan inskribatuta. Une horretatik aurrera, pertsona horren inguruko edozein zirkunstantzia pertsonal eta familiar (adopzioa, izen-aldaketa, ezkontza, heriotza...) Erregistro Zibilean jasota geratuko da.
Erregistro zibileko ziurtagiriak Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordetzako web orrian on-line eskuratu ditzakezu.
Baita ere bertaratuta, Erregistro Zibileko bulegoetan:
Erregistro Zibila, Bergara
Ariznoa plaza z/g, beheko solairua
Udalari kalean ikusitako intzidentzia edo aberia baten berri emateko erabil dezakezu atal hau.
Adi: kontuan har ezazu, buzoi honetara bidalitakoak goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bakarrik jaso eta bideratu ahal izango direla momentuan. Ordu horretatik kanpo bidalitakoak hurrengo egunean jaso eta bideratuko dira.
Ingurumena
Bergarako kirol kontseiluaren bilera azaroaren 20an
ogarro-k Az, 2013-11-13 17:41-n bidalia
Joan zen urtean martxan jarri genuen Bergarako kirol kontseilua, herriko kirolaren inguruan eztabaidatzeko asmoz. Apirilean urteko lehena egin genuen, eta azaroaren 20an, aurtengo bigarrena egingo dugu, kontseiluaren historian 4.izango dena. Agorrosingo ikus-entzunezko aretoan elkartuko gara.
Bilerak herritar guztiei irekiak dira, eta gehienez 90 minutu irauten dute.
Gai zerrenda: