Diru laguntzak ezinduen aldeko ekintza jakin batzuk garatzeko, edota laguntza teknikotzat hartzen diren tresna jakin batzuk eskuratzeko emango dira.

Era berean, ezinduak gizarteratzea ahalbidetzeko asmoz, dekretu honen bidez, laguntza tekniko berreskuragarriak utziko zaizkie ezinduei, erabil ditzaten.

Baldintza orokorrak

  1. %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna edo/eta Mendeko pertsona bezala aitortua izatea, betiere ondoko baldintzak betetzen badituzte:
  2. Gipuzkoan erroldatuta egotea.
  3. Eskaeraren xedeak bat etorri beharko du Gizartekintzaren irizpenaren arabera, eskatzaileak duen urritasun motarekin eta ezintasunaren larritasunarekin.
  4. Jarduerak edo erosketak egin aurretik, Gizartekintzako teknikarien aldeko txostena izan beharko dute.
  5.  Laguntza tekniko berreskuraezinak eskatzen direnean, laguntzak emateko onartuta dagoen baremo ekonomikoaren barruan egotea.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskatzaileran NA-ren fotokopia, edo eskaria ordezkariak eginez gero, ordezkariarena eta berea.
  2. Aurrezki kutxako 20 digitoak (Aurrezki kutxako kartilaren 1go orriaren fotokopia edo aurrezki kutxaren ziurtagiria kontu zenbakia norena den ziurtatuz).
  3. Eskatzen diren laguntzen aurrekontuak.
  4. Audifonoa eskatzen bada, mediku espezialistak egindako txostena non azaltzen den 50 db baino gehiago galera daukala belarri bakoitzean.