Guztiontzako jaiak antolatzeko bilerak

Bergarako Udalak foro ireki bat dauka herriko jaien antolaketara begira, Jai Batzordea. Foro horretako partaideek ez dute herriaren aniztasuna guztiz islatzen, hori dela eta, egoki ikusi da Pentekoste jaiak antolatzeko Jai Batzordearen bilera dei berri bat egin baino lehen, kolektibo ezberdinekin elkartzea, 2018ko jaiei begira proposamenak jasotzeko.
2017ko jaietan jasotako irudiekin bideo motz bat egitn da, jaien egitarauan oinarrituta, kolektibo desberdinekin bilerak egin eta 2018ra begira proposamenak jasotzeko.
Taldeekin egingo diren bileretarako, ondorengoa litzateke bileren planteamendua:
 
  • 2017ko irudiekin egindako bideoa ikusi
  • 2017ko egitaraua banatu
  • 2017ko jai egitarautik zer da gehien gustatu zaidana?
  • Zer gutxien?
  • 2018ra begira proposamenik?
 
Bilerak kolektibo hauekin egin dira:
 
-Haurrekin, ikastetxe guztietako 6. mailako ikasleekin.
-San Joxepeko ordezkariekin.
-Gaztelekuko gazteekin.
 
Bilera guztiak egin ondoren, bileretako aktak eta proposamenak jai batzordera eraman dira. Bertan proposatutakoekin egitaraua osatu da. Proposamenen artean egon dira gero gauzatu diren: Gatiburen kontzertua, jubilatuen bazkaria eta dantzaldia egitea, iazko ekitaldi batzuk mantentzea, DJ Oihan Vega ekartzea, mariatxiak ekartzea, etab…
 
Talde hauekin elkartzeaz gain, urtero moduan, udala ondorengo eragileekin ere elkartu da jaien lanketa egiteko:
 
-BEART
-Bergarako zezenzaleak.
-Erraldoien konpartsa
-Goitibeherak Inertzia Kirol elkartea.
-Xaxau elkartea.
 

Bergarako jaiak4 from Arteman on Vimeo.

Jaien balorazioa

Aurten jaien balorazioa egiteko galdetegiak prestatu dira.  Guztira 125 pertsonak erantzun dute, 103 internet bidez, eta 22 udal eraikinetan jarri ditugun postontzien bidez.