San Martin ferian postua lortzeko izen ematea ireki du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Ar, 2023-07-11 12:47-n bidalia
Irailaren 9an ospatuko den San Martin ferian postua lortzeko epea ireki du Bergarako Udalak, eta, horretarako, ekoizleek izena eman beharko dute uztailaren 21era arte. Aurrez aurre (txanda hartuta) ala Internet bitartez eskatu ahalko dira postuak, eta horretarako hurrengo loturan eskatzen den dokumentazio ezberdina aurkeztu beharko da: https://labur.eus/mattI




