Azaroaren 2tik aurrera, Komenio eta Bidekurutzeta kaleak ibilgailuentzat itxita egongo dira

Plazako obraren azken fasearen baitan, azaroaren 2tik aurrera, gutxienez hiru astez, Komenio eta Bidekurutzeta kaleak ibilgailuentzat itxita egongo dira. Komenio kalean garajeetara sartzeko eta irteteko aukera mantenduko da.

Itxierak irauten duen bitartean, ibilgailuen ibilbidea Artekaletik egingo da, kale hori zabalik egongo baita zirkulaziorako. Oinezkoentzat, aldiz, bi kaleak guztiz zabalik egongo dira lanek irauten duten bitartean, eta ohiko moduan ibili ahal izango dira.

Edozein argibide edo zalantza argitzeko, Udaleko Bulego Teknikoarekin jar daiteke harremanetan.

Atxintxika kirol proba dela eta, Ibargarai eta Zurradero kaleak trafikoari itxita egongo dira urriaren 31n.

Sorazulen hasi eta Bergaran amaitzen den Atxintxika kirol proba dela eta, Ibargarai eta Zurradero kaleak itxita egongo dira 15:00etatik 18:00etara.

Autobusari dagokionean, Ibargarai 9, Oxirondo eta Katabiako autobus geltokietako erabiltzaileak Torrekua parean dagoen autobus geltoki nagusirantz bideratuko dira.
Bestalde, taxi geltokia Ibargarai kaleko 46.era, makina-saltzailea dagoen lekura, mugituko da trafikoa itxita dagoen bitartean.

Urriaren 30ean ospatuko da Gau Beltza Bergaran

Iaz ez bezala, aurten, urriaren 30ean ospatuko da Bergaran Gau Beltza sorpresaren bat tarteko.

Asteazkenean abiatuko da ospakizuna, urriaren 28an, 17:30ean, Oxirondo azokan egingo den Xanduli manduli, eman gaztainak guri ekimenarekin. Bertako asteazkenetako azoka dinamizatzeko ohiko hitzordua baliatuko dute antolatzaileek, jaiaren aurrerapen gisa.

Egun bat aurreratuta

Orriak