‘Zientzia kalean’ erakusketa jarri dute Laboratorium museoan
Bergarako Udala-k Al, 2023-06-05 15:21-n bidalia
Bergarako Udala-k Al, 2023-06-05 15:21-n bidalia
Bergarako Udala-k Og, 2023-06-01 14:36-n bidalia
Bergarako Labegaraieta kiroldegian jokatuko dute hockey lineako Espainiako txapelketa, eta bertan lehiatuko da eskualdeko Burdinola taldea. Lehiaketan parte hartuko duten taldeak hainbat naziotakoak izango dira, besteak beste, Euskal Herria, Katalunia eta Espainia.
Gorka Artola alkateak eskerrak eman dizkio Burdinola Irristaketa Klubari: “Lan nabarmena egin dute txapelketa antolatzen, eta eskerrikasko ohituraz gurean masiboak ez diren kirolei ikusgarritasuna emateagatik”.
Bergarako Udala-k Og, 2023-06-01 09:53-n bidalia
2021ean herri-hezitzaileen taldeak partaidetza prozesu batean bitartez diseinatu zen Zabalotegi Txiki Txokoaren inguru berria, eta hasi berri dira hiritartze-lanak. Oinherri herri hezitzaileen sareko kide da Bergara, eta horren filosofiari jarraituta egin zen gunearen diseinuaren prozesua.
Hiritartze-lanak bi ataletan banatzen dira: batetik, kioskoa birgaituko dute, asfaltatze lanak egingo dituzte eta azpiegitura (ura, argiteria…) berrituko da. Lan horiek hiruzpalau hilabete iraungo dute, Artzamendi SA enpresak egingo ditu eta 110.788,45 euroko (BEZ barne) kostua izango dute.