Se resuelve ampliar el plazo de presentación de instancias hasta el 27 de marzo de 2024
Jose Mari Esparza eskertuta eta hunkituta agertu da ‘Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria’ ekitaldian
Bergarako Udala-k Og, 2024-03-07 19:38-n bidalia
· Tafallarrak aipatu duenez, “txalupa txikia da gurea, datozen urteetan hondoratuko dena abertzale guztiak batzen ez bagara”
Jose Mari Esparza (Tafalla. 1.951) idazle eta editorea “eskertuta eta hunkituta” agertu da ostegun honetan, martxoaren 7an, Bergarako Seminarixoa aretoan ospatutako ‘Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria’ ekitaldian. Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak antolatutako sari hauek Esparza omendu nahi izan dute, bizitza osoan euskal kulturgintzaren alde egindako lanagatik.
Bergarako euskara hobetzeko ikastaroa antolatu dau udal euskaltegixak
Bergarako Udala-k Og, 2024-03-07 10:58-n bidalia
Bergarako Udal Euskaltegixak euskalkiaren gaiñeko ikastaroa antolatu dau Aste Santu osterako.
• Ikastaroa: Bergarako euskera hobetzen
• Helburua: Berba egitterakoan egiten dittugun akatsak zuzentzen laguntzea eta euskalkixan egitteko gaittasuna areagotzea.
• Iraupena: apirilaren 9tik maiatzaren 2ra, martitzen eta eguenetan (16 ordu)
• Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (moldatu leike)
• Prezioa: 15 euro
• Izena emateko epea: martxoaren 22ra arte
Gizarte, kultura eta kirol arloko diru laguntza bateratuak aurkeztu ditu Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Az, 2024-03-06 11:02-n bidalia
Gizarte, kultura eta kirol arloan lan egiten duten asmo irabazirik gabeko elkarte zein eragileentzat diru laguntza deialdi bateratua aurkeztu du aurten ere Bergarako Udalak. Laguntza hauen bitartez, aipatutako arloetan lanean diharduten eragile zein elkarteek urteko finantzaketarako diru sarrera garrantzitsua jaso ahalko dute.
Hauteskundeetarako hautesle-errolda ikusgai jarri du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Az, 2024-03-06 09:57-n bidalia
Udalerri honetan bizi diren hautesleei jakinarazten zaie 2024ko apirilaren 21ean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautesle-errolda erakusgai egongo dela 2024ko martxoaren 4tik 11ra (biak barne) BAZ-ean, interesatuek aztertu eta erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ostegun honetan jasoko du Jose Mari Esparzak ‘Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria’
Bergarako Udala-k Az, 2024-03-06 09:44-n bidalia
Ostegun honetan, martxoaren 7an, jasoko du Jose Mari Esparza (Tafalla. 1.951) idazle eta editoreak Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak batera lantzen duten ‘Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria’. Ekitaldia Bergararako Seminarixoa aretoan ospatuko da 18:30etik aurrera, eta Esparzak berak ere parte hartuko du bertan.

