Zaintza kolektiboa erakundeen politiken erdigunean jartzeko eskatu du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Az, 2023-11-29 10:09-n bidalia
Astelehen honetan ospatutako osoko bilkuran, Bergarako Udalak “zaintza unibertsala, justua, kalitatezkoa eta duina” aldarrikatu du mozio baten bidez. Ainhoa Lete alkateordeak aurkeztutako mozio horren arabera, zaintza sistema publiko komunitarioa eraikitzeko, behetik gora egiten den prozesu baten beharra daukagu, eta horretarako eztabaidaguneak, ezberdinen arteko harreman espazioak eta kontsentsuak topatzeko borondatea ezinbestekoak dira. Esaten denaz gain, egiten den moduak izugarrizko garrantzia du honelako herri erronka baten aurrean.



