Larunbatean banatuko dituzte Koldo Eleizalde lehiaketako sariak
Bergarako Udala-k Az, 2023-05-31 11:58-n bidalia
Larunbat honetan (ekainaren 3an) banatuko dituzte Koldo Eleizalde lehiaketako XXXVIII. edizioko sariak. Sari-banaketa ekitaldia 12:00etan hasiko da, Seminarixoan, eta ikusgai egongo da, baita ere, Bergarako udalaren Youtubeko kanalean.
Aurten, guztira, 467 lan jaso ditu epaimahaiak. Hauek dira aurtengo irabazleak generoaren eta kategoriaren arabera sailkatuta:
Ipuin idatzia
1. kategoria: 2015-16an jaioak. Hiru sari eman dira, maila berean:
· Malen Azkarate-Askasua. Lanaren izenburua: Maddi eta moxala.



