Jubilatuen Etxe berriaren irekitze jaialdia igandean egingo da

Bergarako Udalak igandean adinekoentzako topagune berri bat estreinatuko du. Orain arteko San Joxepeko espazioaz gain, jubilatuek igandetik aurrera Martoko gaineko lehengo eskola gorrietan ere aisialdirako espazio berri bat izango dute.

Jubilatuen Etxe hau astelehenetik igandera, arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara egongo da zabalik eta Udaltzaingoek ireki eta itxiko dute. Igandean, martxoak 15, 12:30ean irekitze jaialdia egingo da eta bertan izango da alkatea, eraikina erakutsiko dute eta, ondoren, luntxa egingo da. 

Azoka gazteenei gerturatuz

Bergarako gazteak azokan izan dira goizean eta bertako produktuak erosi eta baserritarrekin partekatzeko aukera izan dute.

Bergarako Udalak diruz lagunduta, herriko ikastetxeetan Eskolako Agenda 21 programa burutzen da urtero eta aurtengoan, Elikadura Jasangarriaren gaia lantzen ari dira.

Honen baitan, gazteak azokara gerturatzeko, bertako produktuak ezagutzeko eta baserritarren eta azokako merkatarien errealitatea eta egunerokotasuna ikasleei gerturatzeko antolatu da ekintza hau.

Udalak 30.000€ inguru banatu zituen iaz bonotan eta 2015ean egitasmoak bere hortan jarraituko du

2014 urtean Bergarako Udalak tokiko ekonomia bultzatzeko, sariak eta hobariak banatzeko bono-sistema jarri zuen martxan. Guztira, bono sistema honen bidez 30.000€ banatu zituen 2014ean eta 2015ean ere, egitasmoa mantentzea aurreikusten da.

Bergarako Udalak urtero hainbat alorretan antolatzen dituen lehiaketetarako sariak edo banatzen dituen zenbait hobari bono bidez banatzean, herriko komertzioetan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumitzea bermatzen du.

Tokiko ekonomia indartzeko ekimena

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Bergarako Udalaren adierazpen instituzionala

1975ean NBEak martxoaren 8a emakumeen nazioarteko egun izendatu zuen, eta egun hori baliatuz aldarrikatzen dugu emakume eta gizonen berdintasuna giza eskubide ez ezik funtsezko beharrezko faktorea dela Euskal Herriaren giza garapenerako, garapen sozialerako eta ekonomikoarentzako.

Lurraldebuseko zerbitzu berritua martxotik aurrera debagoienan

10 linea arrunt ditu eskualdeak, eskaripeko 2 eta gauetako beste 2. Garraio publikoaren eskaria baxua da eskualdean, eta zerbitzu berrien bidez bultzada berezia eman nahi izan zaio, eskualde barneko loturez gain, hiriburuekiko lotura hobetuz. Eskualdeko zerbitzu berrituaren ezaugarri nagusiak ondorengoak dira:

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzak

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8aren bueltan ekintza ezberdinak antolatu dira herrian:

 

MARTXOAK 2ra arte

ARGAZKI LEHIAKETA

Lan a(u)nitz, aurpegi a(u)nitz…guztien errekonozimendu eta ikusgarritasunerantz” lelopean.

Antolatzailea. Martxanterak: herriko talde feministak antolatuta

 

MARTXOAK 3

HITZALDIA

“Eskoziako herrialdeak erabakitzeko eskubidearen eta independentziaren inguruan bizitako prozesua emakumeen aldetik”

30 postutik gora otsaileko Domeka Azokan

Pasa den igandean ospatu zen otsaileko Domeka Azokak eguraldi txarrari aurre egin zion. Guztira, 30 postutik gora elkartu ziren Udaletxe eta Errege Mintegiko arkupeetan. 2. eskuko materiala, artisauak, bitxikeriak, aintzinako objetuak…aukera paregabea kontsumo eredua aldatu eta beste aukera batzuk martxan jartzeko!

Eskerrik asko postua jarri zenuten guztioi eta baita eguraldi eskasari aurre egin eta Domeka Azoka ikustera hurbildu zineten guztioi!!!

Azkenik, gogoratu apirilaren 19an hurrengo Domeka Azoka izango dela!

 

Domeka Azoka asteburu honetan ospatuko da

Elkartrukea, berrerabilera eta artisautza sustatzeko merkatua da Domeka Azoka. Bertan, 2. eskuko materiala saltzen dutenek postuak jartzen dituzte eta, era berean, artisau batzuk ere izaten dira beraien produktuak saltzen. Otsaileko azokan, guztira, 34 postu egongo dira.

Eguna: Otsailak 22, igandea

Lekua: San Martin Plaza (euria egiten badu, arkupeetan)

Ordua: 11:00etatik 14:00etara

Orriak