Bihar, abenduak 24, Gabon kantak abesteko gonbidapena dago luzatuta.

Hementxe kantuak ikasteko: entzun.

11:30ean honako gunetan elkartzeko deia egin da: -

Matxiategi.

-Bolu.

-San Antonio.

-Ibargarai.

-Zabalotegi.

Horrez gain, 2-3 urtekoak 11:30ean elkartuko dira San Martin Agirre plazan.

Eta, 12:30ean, guztiok San Martin Agirre plazan elkartuko gara Olentzerori eta Mari Domingiri harrera egiteko.