MAIATZAK 14, ASTEAZKENA, KAFEKONPON
nnarbaiza-k Ar, 2014-05-13 13:35-n bidalia
Hile honetan ere, hileko bigarren asteazkenetan egiten dugun moduan, KAFEKONPON egitasmoaren hitzordu berria daukagu San Joxepe jubilatuen elkartean.
Zahar, gazte, gizon zein emakume... elkartu, kafe goxoa hartu eta elkarrekin etxean hondatuta dituzten traste zaharrak konpontzeko aukera paregabea.
Erabili, berrerabili, konpondu eta berrerabili... Gauza guztiek balio dutelako!!
Asteazkenean, maiatzak 14, 16:00tik aurrera San Joxepe jubilatuen egoitzan, 1. pisuan.
Zatoz!
Maiatzaren 7an bukatzen da Koldo Eleizalde lehiaketara lanak aurkezteko epea
ogarro-k Az, 2014-04-30 11:54-n bidalia
Urtero bezala, aurten ere ireki da Bergarako Udaleko Euskara batzordeak antolatutako Koldo Eleizalde lehiaketa eta bertara lanak aurkezteko epea bukatzear dago, datorren asteazkenean, maiatzak 7, bukatzen baita.
Apirilaren 9an : KAFEKONPON
nnarbaiza-k Or, 2014-04-04 10:26-n bidalia
MARTXOAK 12: KAFEKONPON
nnarbaiza-k Or, 2014-03-07 13:10-n bidalia
TXIKI TXOKOA LABEGARAIETAKO KIROLDEGIAN
nnarbaiza-k Az, 2014-02-19 13:21-n bidalia
Labegaraietako kiroldegian, lehen Spinning gela moduan erabiltzen zen aretoa, aurrerantzean guraso eta haurrek erabiliko dute Txiki Txoko moduan.
Espazio hau Bergarako eta bereziki Labegaraieta auzoko haur eta familia guztiei zuzenduta dago, eguraldi txarra egiten duenean, bertan egoteko.
Auzoko guraso batzuekin batera auzoan dauden espazio posibleak begiratu ostean, gune hau egokitzea adostu zen.
Udalak egokitzapen lanak egin ditu eta dagoeneko zabalik dago nahi duenak bertara joateko.
Asteazkenean, otsailaren 12an, KafeKonpon
nnarbaiza-k Al, 2014-02-10 07:55-n bidalia
Dagoeneko pasatu da hilabete, eta hilero bezala, hileko bigarren asteazkenean KafeKonpon egitasmoarekin hitzordua daukagu, San Joxepe jubilatuen elkarteko 1. pisuan. 16:00tik aurrera. Traste zaharrak gurekin konpondu, kafe goxoa lagun giroan hartu... Edozein adinekoa zarela ere, zatoz! Ez zaizu damutuko!
IDEIA LEHIAKETAREN SARI BANAKETA
nnarbaiza-k Or, 2014-01-03 08:30-n bidalia
URTARRILAREN 8AN KAFEKONPON
nnarbaiza-k Or, 2014-01-03 08:19-n bidalia
Abenduan ere Kafe Konpon
nnarbaiza-k Ar, 2013-12-03 09:55-n bidalia
Abenduaren 11n, arratsaldeko 16:00tik aurrera KafeKonpon-en topaketa berria egingo da San Joxepe elkartean.
Bertan, hurbiltzen diren herritarrek, KafeKonpon-eko kideekin batera, etxean hondatuta daukaten traste zaharren bat konpontzeko aukera izango dute.
Zatoz, kafe goxoa hartu eta elkarrekin zure traste zaharra konponduko dugu!
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- hurrengoa ›
- azkena »