Hizkuntza Taldeak ( Online izena emate orria)

HIZKUNTZA TALDEAK: BERGARA

 

 

HELBURUA

Bergaran hizkuntzak ikasten ari direnei beraien ikaskuntza prozesua errazteko tresna bat gehiago eskaintzea da. Normalean, hizkuntzak ikasten ari direnek, hizkuntza hori praktikatzeko zailtasunak izaten dituzte.

 

 

EZAUGARRIAK

Izen ematean galdetuko da zein hizkuntza eta zein ordutegi eta egun aukeratzen dituen partehartzaileak. Bilera hauek astean behin eta ordubetez izango dira.

 

IRAILAREN 10EAN KAFEKONPON

Udako etenaldiaren ondoren indarberrituta dator KafeKonpon egitasmoa. Datorren irailaren 10ean, hileko bigarren asteazkena, elkartuko da beti bezala San Joxepeko 2. solairuan arratsaldeko 16:00tik aurrera. Zatoz, ekarri etxetik hondatuta daukazun tresna eta guztion artean, kafe goxoa hartuta konponduko dugu… Dauzkagun gauzei duten balioa emateko… erabili, berrerabili, konpondu eta berriz erabili!!! ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

Haurren ospakizunak Oxirondoko merkatuan

Ekainaren 24an egin zen lehenengo haurren merendola Oxirondo azokan.
Parte hartu zutenek primeran baloratu zuten tokia eta merendola bertan ospatzeko aukera: lekua, parkea ondoan, azken orduko erosketatxo bat egiteko dendak bertan...
Gogoratu edozein bergararrek eskaera egin dezakeela Kultur Etxean. Udalak materiala utziko du (mahaiak, platerak, edalontziak, mantela...).
Baldintza bakarra azoka bera eta materiala zaindue ta garbitzea dira.

UDALEKUAK - ZOZKETARIK EZ

2013ko udalekuak

Udaleku irekietarako epe barruan izena eman duten ume guztiak onartu dira. Aurreikusitakoa baino askoz izen emate handiagoa egon da, baina udalak, zerbitzu honen aldeko apustu garbia egin nahi izan du.

Hori dela eta ume guztiek udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute.

Gurasoentzako bilerak

Ekainaren 16an, 18:30ean Angiozarko saloian, Angiozarko udalekuak

MAIATZAK 14, ASTEAZKENA, KAFEKONPON

Hile honetan ere, hileko bigarren asteazkenetan egiten dugun moduan, KAFEKONPON egitasmoaren hitzordu berria daukagu San Joxepe jubilatuen elkartean.
Zahar, gazte, gizon zein emakume... elkartu, kafe goxoa hartu eta elkarrekin etxean hondatuta dituzten traste zaharrak konpontzeko aukera paregabea.
Erabili, berrerabili, konpondu eta berrerabili... Gauza guztiek balio dutelako!!

Asteazkenean, maiatzak 14, 16:00tik aurrera San Joxepe jubilatuen egoitzan, 1. pisuan.
Zatoz!

Orriak