Bergarak Martxoaren 8a ospatzeko egitarau zabala aurkeztu du

Bergarako Udalak eta herriko elkarte zein eragile feministek Martxoaren 8aren bueltan prestatu duten egitarau zabala aurkeztu dute. Helburua da Emakumeen Nazioarteko Eguna ikusgarri egitea eta berdintasunaren aldeko kontzientzia eta parte hartzea sustatzea.

Aurtengo egitarauan zine saioak, mahai inguruak, kirol ekitaldiak, erakusketak eta mobilizazio feministak antolatu dira, martxoaren 2tik 15era bitartean herriko areto eta gune desberdinetan.

Orriak