Uraldiak eta lurraldearen kudeaketa

Uholdea urak normalean okupatzen ez duen eremu bat hartzen duenean gertatzen da, erreka eta ibaiek gainezka egiten dutenean. Uraldiak ibaiaren izaerari lotutako prozesu naturalak dira; uraren mailak halabeharrez egingo du gora noizean behin. Beraz, uholdeak aldian-aldian errepikatzen diren prozesu naturalak dira, erreken aranetan lautadak sorrarazi dituztenak. Ordea, ur-goraldi hauen maiztasun eta larritasuna aldakorrak izango dira beti, eta ia ezinezkoa da horiek aurreikustea.

Deba ibaiaren eta erreken ur-kalitatea Bergaran

Europako Uraren Esparru Zuzentarauak uraren kalitatea ingurumenaren ikuspegitik heltzen du, eta ekosistema orekatu bat eusteko zein kalitate helburu zehatz batzuk betetzeko (kalitate ekologikoa) behar diren baldintzak bezala definitzen du.

Uren kalitatea ezinbesteko aldagaia da ur-ingurunea deskribatzeko, bai ingurumenaren ikuspegitik, baita plangintza eta kudeaketa hidrologikoaren ikuspegitik ere; izan ere, urak ekosistemak mantentzeko eta erabilera desberdinak eusteko duen gaitasuna neurtzen du.