Maiatzaren 19tik 21era Bergara eta Debagoiena festa giroan murgilduko dira Puntaik Punta jaialdiari esker. Bidezidorren inguruko jaialdia izanik, Bergaran ospatuko da gehien bat. Zentzu handiz ospatuko da Bergaran gainera, izan ere, Bergarak hirigunea inguratzen duen lur eremu garrantzitsua du, natura babesteko guneak eta aisialdirako bide eta ekipamenduak uztartzen dituena. Mendiek eraztun edo gerriko berde baten gisa inguratu eta babesten dute herria, Bergaran naturarekiko harremana esku-eskura jarriz. Orain, Puntaik Punta jaialdiarekin, Bergarako eta inguruetako ondare natural guzti hori balioan jartzeko aukera paregabea dugu. Eta bergararrez gain, eskualdeko eta kanpoko bizilagunek ere gozatu ahal izango dute.

"Debagoienako eskualdeak mendiarekin izan duen tradizioa aspalditik dator eta aurtengo jaialdiak hori islatu nahi du. Honela, azken 30 urtetan mendizaletasunak eta gizarteak izan duten eraldaketa ikustarazteko ekintzak eta erakusketa prestatu dira. Gainera, aurten Bergarako Pol-Pol Mendi Elkartearen sorreraren 75. urteurrena dela gogoratu nahi dut. Martxoan bete zituen zehazki 75 urte eta ekitaldiz beteriko ospakizuna izan genuen herrian. Orain, bidezidorren jaialdiarekin urteurren bereziarekin jarraitzeko aukera izango dugu, beti ere, hain ondo ezagutzen dituzten gure inguru eta mendietan. Beraz, gipuzkoar guztiak gonbidatu nahiko nituzke Debagoienara eta Bergarara etorri eta gure lur eta inguru zoragarriak ezagutzera. ibiltzeko eskaintza zabala eskainiko da, distantzia eta zailtasun desberdinetakoak, adin desberdinetara egokituak", agertu du gaurko prentsaurrekoan Elena Lete alkateak.

Horrez gain, Bergarak eskaintzen dituen aukera turistiko eta artistikoak ere ugariak dira eta egun horietan zehar eta eskaintza integral handia izango da gurera etortzen direnentzat.

Egitarau osoa eta informazio gehiago, hemen.

Departamento: