Día y hora: 
24 de Junio, Sábado a las 20:00
Dirección: 
Santa Marina parrokia
Precio: 
0.00 €
Bergarako Sutargi Abesbatza, 2017ko Martxoan Bergara udalerrian sortutako ahots lodien abesbatza da. Bere sustapena Aitor Garitano Bergarar gaztearena izan zen eta taldearen zuzendaritza ere beraren esku egongo da. Abesbatza honen helburu nagusien artean, Bergaran dauden ahots lodiak bultzatzearen nahia da; gure herriaren historian oso ezagunak izan direnak. Udako solztizioan, suaren purifikazioarekin eta San Juan giroan, Bergarar ikuslegoari musika talde desberdin bat aurkezteko eta ezagutarazteko modu bat dugu. Bestetik Euskal folklorea bultzatzea eta goraipatzea ere badu helburu Sutargik eta horren adibide garbia gaurko kontzertuan ikusteko aukera izango duzue.