Mensaje de advertencia

Está cerrado el envío para este formulario.

Udalak aurten ere “Balkoi eta Leihoak apaintzeko lehiaketa” antolatu du ekainerako. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek ekainaren 12a baino lehen eman beharko dute izena eta sari banaketa uztailaren 5ean izango da Oxirondon, Eguazteneko Azokaren baitan.

Lehiaketan, Bergara hiriguneko etxebizitzen jabe edo errentariek har dezakete parte. Leiho eta balkoi hauek, apainduta egoteaz gain, ezin izango diete inolako arriskurik sortu oinezkoei. Balkoiek gutxienez ekainaren 12tik uztailaren 30era egon beharko dute apainduta (biak barne).

Eman izena!