Día y hora: 
16 de Julio, Domingo a las 10:30
Ubicación: 
Karakate - Irukurutzeta

Karakate – Agirreburu banalerroa zeharkatzen du, eta Elgoibarko, Soraluzeko eta Bergarako udalerriak lotzen ditu. Gidatua izango den ibilbideak 9 kilometro izango ditu, Karakatetik irten eta Irukurutzetaraino (4,5 kilometro), eta berriz ere Karakatera buelta. Guztira 8 bisita gidatu antolatu dira, ekaina eta urrira bitartera. Bisita gidatuen datak, honakoak:

2. UZTAILAK 16, igandea

3. UZTAILAK 30, igandea

4. ABUZTUAK 6, igandea.

5. ABUZTUAK 20, igandea.

6. IRAILAK 10, igandea.

7. IRAILAK 24, igandea.

8. URRIAK 7, igandea.

Ibilbideak balio arkeologiko handiko guneak ditu. Arkeologiaren ikerketan izugarrizko balioa duen bidea da, bertan jasotzen duen historiaurreko ondarea tarteko, Neolitiko eta Brontze Aroko tumulu eta trikuharrien eskutik. Garai haietan hiza taldeek horrelako mendilerroak, paisaiaren mugarri nagusi zirenak, aukeratu zituzten hildakoak ehorzteko eta beren lurraldea seinalatzeko. Monumentu megalitikoen bidez utzi diguten ondare hori beren antzinako kulturako ehorzte-errituekin lotuta dago. Bisita gidatuak doakoak izango dira, goizeko 10:30etik eguerdiko 13:00ak arte. Behin bisita amaituta, hamaiketakoa eskainiko da, artzaintzarekin zerikusia duten zonaldetako produktu tipikoez osatua, hala nola, gazta, ogia eta sagardoa. Bisita gidatuetarako aurretik eman beharko da izena info@begi-bistan.com edota 657 794 677 telefonora deitu (Naiara).