Bergara Hiria argazki lehiaketak XXXIII. edizioa bete du aurten eta ostiralean banatu ziren sariak Aroztegi aretoan. Bertan izan zen Ander Alberdi zinegotzia irabazleei sariak eman eta aurkeztutako lanak ikusten. Aurten guztira, 157 lan aurkeztu dira eta 40 lanik onenak ikusgai izango dira Aroztegin ekainaren 11a bitartean.

Sarituen zerrenda:

Zuri beltzean

1 saria: Bakardadea. Jose Agustin Gurruchaga. Bergara.

2. saria: Elurretan. Jose Miguel Romero. Ordizia.

3. saria: Black straps. Manu Barreiro. Beasain.

Herriko onenaren saria: Arganzuela pasealekua. Joseba Leturia.

Koloretan

1 saria: Surfer. Luis Martinez Aniesa. Donostia.

2. saria: Road to nowhere. Manu Barreiro. Beasain.

3. saria: Última parada. Agustín Busselo. Lasarte.

Herriko onenaren saria: Hegan. Felix Idigoras.

Ikusi argazki guztiak, hemen.

Departamento: