Día: 
Desde el 28 de Septiembre, Jueves hasta el 1 de Octubre, Domingo
Ubicación: 
Angiozar auzoa

EGITARAUA
IRAILAK 28, eguena
17:30 Girotze elkarretaratzea Pagomendi elkartean.
20:00 Jaien hasiera etxafleru, kanpai jotze eta San Migel-en jaitsierarekin.
20:00 Pintxo potea Beko tabernan eta Soziedadean.
21:00 Eskoba dantza.

.
IRAILAK 29, barikua, San Migel eguna
11:00 Meza Bergarako jubilatuen abesbatzarekin.
11:45 Jubilatuen abesbatzaren kontzertua elizan.
12:15 Meza ostean jubilatuen luntxa Pagomendi elkartean.
16:00 Puzgarriak.
17:00 Briska txapelketa.
19:30 Batukada mundiala.

20:00 Patata-tortila lehiaketa, 21:15erako bukatu beharko dira tortillak. Patata, olioa, arraultzak, piparra eta tipula erabili ahal izango dira).
20:00 Sagardotegia plazan. Txistorra pintxoak eta sagardoa izango dira plazan lehiaketa animatze aldera.
21:15 Patata-tortilla lehiaketako sari banaketa:
- Lehenengoentzat: sukaldari txanoa eta amantala.
- Bigarrenentzat: Eusko-Label arraultzak eta Arabako Lautadako patatak.
21:30 Txapelketako tortilla denak pintxoan salduko dira.
23:30 Rock gaua: Kobrazulo eta Asea taldeak.
01:00ak inguruan Kantzontzillo, kulero eta tanga lasterketa.
Ondoren, Zurrakapotea hotza kentzeko.

IRAILAK 30, zapatua, Herri eguna
12:30 Haurrentzako jolasak.
13:00 Triki-txikiteoa buruhandiekin.
Olarte eta Izarrarekin kalejira herrian zehar.
14:30 Kantu bazkaria eta Iñaki medikuari jubilazio omenaldia.
Bazkari bukaeran kalabaza jokua.
Saria: Pikunietako gazta.
18:00 Mus txapelketa Pagomendi Elkartean.
22:30etik goiz aldera arte DJ nj.
23:00 Argi-festa.

URRIAK 1, domeka
12:00 2016-2017 tartean jaiotako Angiozarko haurrei ongi etorria elizpean.
Jaio berriei agurra kantatuko zaie eta aurreskua dantzatu.
12:30 Angiozarko Trikiti-eskolakoekin pasakallea.
12:30 Pilota partidak Ariaska frontoian.
18:00 Kale-antzerkia LATIRILI taldearen SIM&SAM polizien abenturak, Herriko plazan.
19:00 Haurrentzako txokolatada.
20:00 San Migel zeruratzea. “Agur, agur, Migel guria…” kantatuz.

_