Udalak 2018-21 epealdirako Bergarako kiroletako plan estrategikoa martxan jarriko du epe laburrean. Herritar aktiboen kopurua handitzea du helburu eta kirol praktika herritar guztietara zabaltzea.

2018ko urtarrilean Udalak eta BPXport kontratua berriztu dute, lau urterako sorosle eta jardueren zerbitzurako. Azken urteetan egon den enpresa berdina da eta Udala pozik dago ematen duen zerbitzuarekin.

2018rako prestatutako berritasunak honako hauek dira:

• Agorrosinen, ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan jarduerak emateko eskaintza handitu da, gure jardueretan dabilen jendeak 3. edota 4. eguneko aukera izan dezaten: ostiraletan 17:30 eta 18:30, eta larunbatetan 10:30 eta 11:30, multitraining eta areto bizikleta.

• Tasak egokitu dira, malgutasunez jokatu eta hainbat jarduera desberdin egin ahal izateko, Hala, extra bat ordainduta aukera izango da beste jarduera berrietan parte hartzeko.

• Osasun azterketak egiteko Medical clue sistema berritzailea jarriko da martxan. Horren bitartez, abonatu guztiek aukera izango dute doan arazo kardiobaskularrik duten detektatu, eta beraien egoera fisikoa eta estresa gainditzeko gaitasuna ezagutzeko.

• Doako Kirol Orientazio Zerbitzua, orain arte fitness aretoan izan dena, esparru gehiagotara zabalduko da. Hala, doaneko zerbitzu honen bitartez nornahiri entrenamenduak osatzen lagunduko diote.

• Bideo areto txirrindularitza sistema oso ondo funtzionatzen ari da. 10 saio daude eskuragarri, euskaraz eta hiru maila ezberdinetan. Gela libre dagoenean aukera dago bideoetako bat aukeratu eta areto txirrindularitza lantzeko.

• Jardueretarako materiala berrizten ari da Udala; TRX, pikak, mankuernak, kortxera berriak, aquerobiquerako materiala…

• Nordic walking irteerak programatuko dira martxo erditik aurrera: martxoaren 17an, apirilaren 21ean, maiatzaren 12an, ekainaren 2an eta urriaren 20an. Guztiak Agorrosinetik abiatuko dira.

• Abonatuentzako erronkak planteatuko dira igeriketan, bizikletan eta triatloian. Simulazio batzuen bitartez, bi hilabetetarako erronka ezarriko zaie.

Adjuntos: 
Departamento: