Gaur, larunbata, 'Jon Braun' haurrendako ikuskizuna izango da 18:00etan, Anita Maravillas konpainiaren eskutik.

4 urtetik aurrera familia osoari zuzendutako titere ikuskizuna da. Anita Maravillas eta Portal 71 konpainiek Manolo Urbietaren kantua hizpide, ipuin berria asmatu dute bestelako balioekin. Indio ttipien herrian natura eta poza dira nagusi, baina bat-batean zoritxarra heldu eta Jon Braun eta bere arreba Malintxe banatu egingo ditu. Anai-arrebek ez dute etsiko elkar topatzeko saiakeran, maitasunak ematen baitie ausardia.

Departamento: