Instant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako diziplina anitzeko antzezlana da 'Hariak'. Dantza garaikidea, giza tamainako panpinen manipulazioa eta Harkaitz Canoren testuek bat egiten dute ikuskizun honetan, benetako jendearen benetako istorioei gorputza emateko.

Askotan pausoz pauso, etxe bat adreiluz adreilu eraikitzen den bezala, nolabaiteko ziurtasuna ematen digun bizitza bat eraikitzen dugu, edozein momentutan dena pikutara joan daitekeela kontutan hartu gabe. Eta, hain zuzen ere, dena hankaz gora jartzen den momentu zehatz horietan bakarrik ohartzen gara bizitzaren ahuleziaz.

Departamento: