Guztira Pentekoste jaietako programarako 18 azal desberdin jaso dira. Aurkeztutako lan guztiak ikusgai daude hemen eta Aroztegi aretoan, eta herritarrek bozkatzeko aukera dute.

Herritarrek emandako botoek %40eko balioa izango dute, eta epaimahaiarenak %60.

Apirilaren 22ra bitartean (egun hori barne) bozkatu ahal izango da.

Irabazleak, aukeratutako azalaren egileak, 400 euroko balioa duten bonoak eskuratuko ditu Bergarako saltoki eta zerbitzuetan trukatzeko.

Parte hartu!

Departamento: