Ostegunean, uztailak 26, Thailandiako Chanthaburi eta Portugaleteko Elai Alai dantza taldeek emanaldia egingo dute San Martin plazan, 19:00etan. Hasieran Irlandako Trim The Velvet taldea iragarri bazen ere, Portugaletekoak ordezkatuko du.

Chanthaburi Thailandiako dantza folklorikoaren talde garrantzitsuena da eta eta munduan zehar bira ugari egin ditu. Taldeak Asiako herrialde honetako esentzia mantentzen du instrumentu, dantza eta arropatan.

Dantzen bitartez, Thailandiako eskualde desberdinetako kondairen berri ematen dute: horien artean, deabruen borrokak, sakrifizioak, lurrarekin eta nekazaritzarekin lotutako ospakizunak eta tradiziozko usadioak.

Elai Alai, berriz, eskarmentu handiko dantza taldea da, Portugaleten kokatuta dagoena.

Departamento: