Descripción: 

Sinopsia 2.800. urtea da eta Lur planetan ez da ur arrastorik antzematen. Oraindik badago itxaropen txiki bat. Drag-e robotak eta bere lagunek ura lortzeko misioa abian jarri dute. Natura ulertu eta maitatu beharko dute helburu honek arrakasta izan dezan. Abentura harrigarria izango da. “Drag-e uraren bila” antzerkia, dantza, bideo-animazioa, interakzioa, musika eta robotika biltzen duen ikuskizuna da.

Fitxa Teknikoa (laburtua) Zuzendaria: Imanol Garaizabal. Egilea: Logela Multimedia. Laguntzailea: Dejabu Panpin Laborategia Dantzariak eta aktoreak: Eneritz Zeberio eta Gaizka Chamizo. Robotak: Drag-e eta Eva. Ikusentzunezkoak: Logela Multimedia. Musika: Ander Garaizabal.

Drag-e uraren bila. Antzezlanari buruz Antzezlan honen inspirazio iturria, animaziozko WALL-e filmako lehen 25 minutuetan aurkitu dugu. Gure antzezlanak pertsonaia ordea, gidoia, diseinua, animazioa eta musika propioa du. Antzezlan multimedia dela diogu disziplina anitzak taularatzen direlako: antzerkia, dantza, bideo animazioa, musika eta robotika besteak beste. Dantzaria eta aktoreez gain, manipulatzaileek zuzenean telegidatuko bi robotek eszenatokian antzeztuko dute.

Bestetik, Logela Multimediaren helburua aktoreen diagoloak eta dramaturgia indartzea izan da. Horretarako Dejabu Panpin Laborategiko kideen laguntza jaso dugu. Drag-e uraren bila’ Logela Multimedia talde aitzindariaren antzezlan multimedia da.

‘Drag-e uraren bila’ es una obra teatral multimedia creada por la compañía innovadora Logela Multimedia. En el año 2800 no hay rastro de agua en el planeta Tierra. Pero aún queda una pequeña esperanza: el robot Drag-e y sus amigos han puesto en marcha una misión para conseguir agua. Esta misión tendrá éxito si entienden y aman a la naturaleza. Este trabajo aúna teatro, danza, vídeo-animación, interacción y música.

Autor: 
Logela multimedia
Día y hora: 
4 de Noviembre, Domingo a las 18:00
Organizador: 
Kultura zerbitzua
Ubicación: 
Seminarixoa
Precio: 
4.00 €