Urriaren 25etik 28ra bitartean Taun Taun taldearen eskutik Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen XIV. Mostra egingo da Bergaran. Klasikoa da dagoeneko, eta Bergarako zein kanpko zale ikuskizun hauetaz gozatzeko deseatzen egoten da.

Aurten zortzi ikuskizun egongo dira, baina horietako bat Danimarkako Brunette Bros taldearen 'The Greatest 2nd Smallest Circus in the world' hiru egun eta emanalditan ikusi ahal izango da Arrizuriaga parkean: hilaren 26an eta 27an (19:00etan eta 22:00etan), eta 28an (12:30ean eta 18:00etan).

Horrez gain, honako beste emanaldiak izango dira:

-Urriaren 25ean, osteguna, Danimarkako Brunette Bros konpainiak 'Brunette Bozos Brass' ikuskizuna eskainiko du kalean zehar, 20:00etan.

-Urriaren 26ean, ostirala, aipatutako zirko ikuskizunaz gain, Ingalaterrako 2Theater konpainiak 'Boris&Ingrid' lana eskainiko du Seminarixoan 20:00etan; eta gauean, Euskal Herriko Behibi´s taldeak 'Trabajos de interior' lana egingo du Gaztetxean 22:30ean.

-Urriaren 27an Iñaki Mataren 'Welcome' kalean 12:30ean, zirko ikuskizuna Arrizuriagan, Valentziako Onírica Mecánica-ren 'Alicia y las ciudades invisibles' Seminarixoan 20:00etan; eta Catalunyako Cia. Ytuquepintas taldearen 'JoJo' San Martin plazan, 23:00etan.

-Urriaren 28an, zirko ikuskizuna Arrizuriagan; eta Argentinako Cía. Roberto White taldearen 'Sueños I' Seminarixoan 20:00etan.

Oharrak: Seminarixo bonoak 16 euro balioko du; eta euria egingo balu San Martin plazako emanaldia Zabalotegi aretoan egingo litzateke.

Departamento: