Umeei zuzendutako 'Pinotxo' antzezlana urtarrilaren 19an, larunbata, Seminarixoan 18:00etan. Sarrera: 4 euro.

Carlo Collodiren ipuin klasikoa abiapuntutzat hartuta, eta dantza eta musika ardatz direla, Glu-glu konpainiak ekoiztutako familia guztiari zuzendutako antzezlana da 'Pinotxo'. Geppeto bakarrik bizi den zurgin zaharra da. Halako batean egur zati magiko bat iritsiko zaio. Egur zati horrekin egurrezko txotxongilo ederra sortuko du: bere kabuz ibili eta hitz egin dezake Pinotxok, baina egurrezko semea ez da ume zintzoa izango. Hala, Pinotxok gezurrak hanka motza duela ikasiko du; eta bidean topo egindako aurrenekoarekin fidatzeak izan dezakeen arriskuaz jabetuko da baita ere.

Departamento: