Markel Olano diputatu nagusiak, Maite Peña Gizarte politika diputatuak eta Elena Lete Bergarako alkateak Goyeneche Fundazioak Mintegi kalean martxoan martxan jarriko duen adimen urritasuna duten pertsonentzako Garagune eguneko zentroa bisitatu dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Goyeneche Fundazioari laga dio lokala eta obrak finantzatu ditu. Udalak hainbat erraztasun eman dizkio fundazioari. Gipuzkoako Foru Aldunditik, Olanok zein Peñak, nabarmendu dute halako azpiegitura eta zerbitzuekin Gipuzkoak ahalbideratzen duela komunitatea sendotzea eta herritar guztion berdintasuna bermatzea.

Alkateak azpimarratu du Goyeneche Fundazioak Bergaran Garagunea zabaltzea oso albiste ona dela, batez ere bermatzen duelako gaur egun beste herri batzuetara jo behar duten pertsonek herrian bertan jasoko dutela behar duten zerbitzua. Horrekin batera, azaldu du eragile guztiak elkarlanean dabiltzala eguneko zentroko erabiltzaileek herriko egunerokotasunean ahalik eta parte-hartze handiena izan dezaten.

Goyeneche Fundazioak kudeatuko duen eguneko zentro honek martxoan zabalduko ditu ateak eta adimen urritasuna duten pertsonei zuzendutako 15 plaza izango ditu. Dagoeneko eskaera badago, besteak beste hainbat bergarar Arrasateko eguneko zentrora joan ohi direlako. Fundazioak eguneko zentro hauek Garagune deitzen ditu, bertan zerbitzua jasotzen duten pertsonen garapena lortu nahi duelako.

Departamento: