Seminarixoa inauguratu zela justu urtebete bete denean, Udalak esleitu du zinema emateko horniketa eta instalakuntza jarriko duen empresa. Bizkaiko Técnica Cimematográfica Loza da empresa eta aurrekontua 93.600,76 euro (BEZ barne). Enpresa honek bi hilabete izango ditu horniketa eta instalakuntza lana egiteko, eta astelehenean hasiko dira muntaketa lanean.

Udalak erosi duen azpiegitura punta-puntakoa da, eta horren barne daude 6,5x4,87ko neurriak dituen propio egindako pantalla elektrikoa, Barco DP2K-10S Alchemy proiektorea, isiltasun kaxa eta audio kaxak (pantallak ere bozgorailuak izango ditu), besteak beste. Sistema honek 3D ere proiektatu dezake eta ahalbideratzen du eduki digitalak batzen dituen Movietransit plataforma ere erabiltzea.

Hurrengoa pausoa izango da zinemaren kudeaketa nola egingo den aztertzea, eta zinemaren egun, ordutegi eta prezioak aztertzea. Hori guztia zehaztu eta martxan jarrita, Aste Santu ostean zinema ematea da asmoa.

Udalak oso argi du zinemaren eskaintzak erabat borobilduko duela Seminarixoaren kultura programazio aberatsa; eta orain arte bezala herriko elkarteek lehentasuna izango dutela programazioan.

Departamento: