Ostiral honetan, martxoak 15, Euskaltzaindiak antolatuta, 'Martuteneko kartzelan' errezitaldi-ikuskizuna egingo da Seminarixoan, 20:00etan. Sarrera 8 eurokoa izango da.

Duela zenbait urte, Bernardo Atxaga idazleak euskal literatura zaharrari buruzko hitzaldia eman zuen Martuteneko kartzelan. Ekitaldi hura gogoan, irakurraldi dramatizatu bat prestatu bat prestatu du, orduan izandako bizipenak kontuan hartuz.

Agertokian Jose Kruz Gurrutxaga aktorearen laguntza izango du Atxagak. Euskaltzaindiaren mendeurrenaren harira sortutako emanaldia da, eta ospakizun horietan Arantzazun aurkeztu ondoren, Bergaran ikusteko aukera izango dugu.

Departamento: