Ostiral honetan, maiatzak 10, Nogen eta eMe taldeek kontzertua egingo dute Seminarixoan, 21:00etan. Sarrera 8 euro izango da.

Nogen taldea 2016an sortu zen Donostian kideetako batek Danimarkan egindako egonaldiaren ostean. Folk eta rock instrumentuekin hirukote formatuan sonoritate bereziak lantzen hasi ziren, eta berehala musikazale gazte askoren arreta piztu zuten. Oharkabean taldea handitzen joan zen eta emaitza fintzen eta sofistikatzen folk, pop, indie eta americanatik barrena.

2017an 'Lys' lana kaleratu zuten eta iaz 'Liv til doden' Bergaran aurkeztuko dutena.

eMe taldea, aldiz, Haritz Harreguy soinu ingeniari eta musikariaren (Larrua Truk, Sen...) proiektu berria da. Alboan ditu Nora Izagirre eta Ruben Caballero, eta hiruren artean pop garaikidearen harribitxia den 'Beleak elurretan' diskoa erditu dute.

Hasieran aurreikusi zen kontzertu hau jarrita izatea, baina emanaldiaren izaeragatik zutikakoa egitea erabaki da. Sarrerak eskuratzeko betiko bideak: on line eta Seminarixoko txarteldegian ostegunean 18:00etatik 20:00. Kontzertu egunean sarrerak egongo balira, txarteldegian salduko litzateke kontzertua hasi baino ordubete lehenago.

Departamento: