Larunbatean, Eñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensemble taldeak 'Harian' ikuskizuna eskainiko du Seminarixoan 19:00etan. Sarrera 8 euro izango da.

Musikarako duen berezko dohaia oinarri, etengabe esperimentatzeko eta hobetzeko grinak eraginda iritsi da Eñaut Elorrieta gaurdaino, kantuen sorkuntza eta interpretazioaren zidorretatik. 'Harian' izeneko proiektua klasiko bezain berrizalea da, erronka kantariarentzat eta ondoan izango duen Kaabestri String Ensemble hari boskotearentzat. Era berean, 'Deserriko kantak' diskotik hautaturiko sorta eder bat eta Ken Zazpi taldearen hainbat abesti ere eskainiko dituzte.

Departamento: