Ekainaren 5ean izango da, arratsaldeko 6etan, euskaraz, Bergarako kultur Etxean. Joan nahi duten gurasoek aurrez eman beharko dute izena.

Bergarako Udaleko Prebentzio zerbitzuak antolatuta gurasoentzako hitzaldi berri bat izango da datorren ekainaren 5ean Sexu-heziketa Familian izenburupean.

Hitzaldia Etxadiko kideek, Udalak herriko familientzat eskaintzen duen Orientazio Psikologikorako Zerbitzuko profesionalek, emango dute eta euskaraz eskainiko da.

Ohikoa den bezala, instalakuntza eta azpiegitura egokiak antolatzeko Prebentzio zerbitzutik aurrez izena emateko eskaera egin dute. Ekainaren 3a baino lehen eman beharko da izena 943.779.126 telefonora deituta.